XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I.¿Zer da contriziñozco damua?.

E. Gorroto izatia pecatua, beragaz ofendidu dabelaco Juangoicuaren ontasun maitegarriya.

I.¿Zer da atriziñozco damua?.

E. Gorroto izatia pecatua bere esaintasunagaitic, edo bere bidez zeruraco escubidea galdu dabelaco, edo infernuan beti erretan egon biarco dabelaco.

I. Damutasun bi onetatic, ¿zein da onena?.

E. Biyac dira onac; baña obagua contriziñua.

I.¿Zergaitic?.

E. Contriziñua datorrelaco Jaungoicuari deutzagun amodiyotic, ta atriziñua Jaungoicuari deutzagun bildurretic; contriziñuac parcatuten dabezalaco pecatuac, confesau baño lenago, ta atriziñuac absoluziñua artuten danian.

I.¿Eta zelan artuten da contriziñosco damua?.

E. Artuleique, lenengo Jaungoicuari laguntasuna escatuta, eta guero bere ontasunian edo Jesucristoren eriotzan pensauta.

I.¿Eta zelan artuten da atriziñozco damua?.

E. Lenengo, Jaungoicuari laguntasuna escatuta, eta guero merezidu izan dabezan infernuco penetan pensauta.